XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Danontzat Kanpotar bateri ez jako ondo begitantzen Etxebarrin egiten dana: umien dotriña-notak elexopean agirian ipiñi.

¿Zergaitik ez jakon ondo begitantzen?

Umeak kristau bidean eziteko, dotriña ikastea ez dalako naikoa.

Orretan errasoi aundia dauko kanpotar orrek.

Jakitea ez da naikoa ona izateko.

Olan ba'litz, ume argitsuenak izango litzakez kristaurik onenak eta ori ez da beti olan izaten.

Dotriña irakastea baño, beste gauza bat dago baliotsuagoa: gurasoen jokabidea.

Denbora asko eztala, jai-besperan abadeak umeai itaundu eutsen, ia urrengoko egunean ze mezetara etorteko asmoa eukien.

Ta mutiko batek esan eban: Ni ez dakit etorriko nazan be.

Abadea asi zan orduan au ta ori esaten: Mezea zer dan; jai-egunak zertarako diran; Eleizeak Jaungoikoaren ordez agintzen dabela...

Azkenean apur bat estutzearren, esan eutson: Gañera, ez ba'zatoz, ¿amak zer esango deutsu?

Ta mutikoak nasai-nasai erantzun: Iguel bera be ez da etorriko-eta.

Abadearen jardun guztiak baño, amaren jokabidea geiago zan arentzat.

Gurasoak esanakin bakarrik umeai gauza onak irakastea, ori be ez da naikoa.

Gurasoak esaten dituenak ez ba'ditue egiten, umeak koxkondukoan eurak be ez ditue egingo.

¿Eta gurasoen jokabide ona naikoa ete da?

Ez, ori be ez da naikoa.

Norberen borondatea ta askatasuna asten dira denboriaz esku artzen ta izan leike gurasoengandik txikitan artutako bide ona itxi ta beste bat artzean.

Baña txikitan bide ona artu dabenentzako errezago izango da gero be bide onari jarraitzea.

Gañera, gurasoen zeregiña, ez da umeak zeruan sartzea, euren umeak kristau onak egiten alegintzea baño.

Azkenengo erabagia bakotxa berak emon bear dau.